Biharko (uztailak 23) gonbidatua Imanol Querejeta Donostia Unibertsitate Ospitaleko psikiatria zerbitzuko langile ohia izango da, eta La psiquiatrizacion de la sociedad y la mirada al futuro solasaldia eskainiko du. Querejeta EHUko irakasle elkartua da, baita kolaboratzailea ere hainbat komunikabidetan, besteak beste.
Gaztelaniaz jardungo du Kultur Elkartean, 19:00etan hasiko den hitzorduan. Bertan, bizitzako erronka emozionalei buruz ariko da aditua eta, bide batez, buruko osasuna zaintzeko hainbat gomendio ere emango dituela jakinarazi dute.