Dena ondo atera dadin eta martxak behar bezala interpreta daitezen bost entsegu egingo dituztela aurreratu dute antolatzaileek. Gaur (uztailak 21) izango da lehena. 19:00etan jarri dute hitzordua, Ifar kaleko Luzaro eskolan.
Ondorengo saioak, berriz, uztailaren 28an eta abuztuaren 4an, 7an eta 11n izango dira. Guztiak ere 19:00etan izango dira, Ifar kaleko Luzaro eskolan.
Edozein zalantza argitzeko, helbide elektroniko honetara idatz daiteke: debakoumeeneguna@gmail.com.