Marea Gora zikloaren baitan aurten egingo den hirugarren hitzorduan itsasoa izango dute hizpide. Gaur (uztailak 16), 19:00etan Kultur Elkartera gerturatzen direnek ¿Cuantos peces hay en el mar? hitzaldia entzuteko aukera izango dute Xabier Irigoien AZTIko zuzendari zientifikoaren eta ozeanografoaren ahotik.
Irigoien hainbat ikerketa proiektutan aritu izan da lanean mundu osoan zehar, eta jakinarazi dutenez, itsaspeko munduaren funtzionamendua azaltzeaz gain, itsasoa zaintzeak daukan garrantziaz eta gizarteak zeregin horretan duen arduraz eta erantzukizunaz hitz egingo du gaur arratsaldeko solasaldian.
Datorren asteko hitzaldiarekin itxiko dute Marea Gora zikloa. Uztailaren 23an izango da hitzordua, ohi bezala, 19:00etan, Kultur Elkartean.