Afari-merienda baten bueltan agurtu dute ikasturtea mintzalagunek

Berriketan 2025ko uzt. 14a, 10:13

Hiru taldetan banatuta, guztira 20 bat herritar izan dira mintzapraktika egiten ikasturte honetan.

Zuhatza Euskara Elkarteak dinamizatzen duen egitasmoko kideek 2024-2025 ikasturtea amaitutzat eman dute. Udako oporren aurretik ordea, eta azken hilabeteotan egindako lana biribiltzeko, talde ezberdinetako zenbait kidek afari-merienda bat egin zuten Zalburdin, uztailaren 7an. Adierazi dutenez, bertan elkartu zirenek mahai baten bueltan mokadu bat hartu eta tarte atsegin bat partekatu zuten.

Urrian hasita, asteroko hitzorduak izan dituzte mintzalagunek. Hiru taldetan banatuta —bakoitza bere dinamika eta ordutegiarekin—, guztira 20 bat herritar izan dira mintzapraktika egiten ikasturte honetan. Urritik aurrera, berriz jarriko dira martxan bidelariak eta bidelagunak.