Beste beste urte batez, gaztetxoei zuzendutako Xake Festa hartuko du Aldats pilotalekuak. Xakea sustatzea eta nerabeei kirol eta aisialdi aukera desberdinak eskaintzea da hilaren 19ko hitzorduaren helburua eta, antolatzaileek zehaztu dutenez, 16 urtetik beherako gazteek parte hartu ahal izango dute bertan.
Txapelketari dagokionez, 10:00etan hasita, suitzar formatuan jokatuko dela iragarri dute: "6 txanda izango ditu eta partidak 10 minutukoak izango dira. Asmoa da lehiaketa dibertigarria izatea, gazteek, hasiberriek eta esperientzia handiagoko jokalariek xakeaz gozatzen duten bitartean beren trebetasunak erakusteko aukera izan dezaten", adierazi dute.
Izen-ematea
Plazak mugatuak direnez, aurrez izena ematea ezinbestekoa dela gogorarazi dute antolatzaileek. Interesa dutenek turismo bulegora jo dezakete zuzenean eta, nahiago dutenek, Internet bidez ere eman dezakete izena (esteka honetan); uztailaren 16a da horretarako azken eguna.