Ostomila txotxongilo taldeak Alaia galtzagorria mitoen bidaia izeneko ikuskizuna eskainiko du Deban datorren asteazkenean (uztailaren 9). Emanaldia Zuhatza-Kolore Anitzen ekimenez egingo da, eta 18:00etan izango da Simon Berasaluze plazan. Eguraldi txarra eginez gero, saioa Luzaro ikastetxeko patioan egingo dela iragarri dute antolatzaileek.
Ikuskizunak euskal mitologia, tradizioa eta musika herrikoia uztartzen ditu, eta horiek haurrengana hurbiltzea du helburu, txotxongiloen bidez. 4 urtetik gorako umeei gomendatuta dago istoria, eta 50 bat minutuko iraupena izango du. Sarrera doakoa izango da.