Xabier Badiolaren emanaldiarekin abiatuko dira gaur Gaztetxeko Asteazken Akustikoak

Berriketan 2025eko uztailaren 2a

Xabier Badiola bakarlari eibartarrak eskainiko duen kontzertuarekin emango zaie hasiera gaur (uztailak 2) aurtengo Asteazken Akustikoei. Hitzordua 20:00etan hasiko da eta zuzeneko musika emanaldiaz gain pintxo-potea ere egingo dute.

Lau emanaldiz osatutako egitarauarekin dator Debako Gazte Asanbladak antolatutako 'Asteazken Akustikoak' egitasmoa. Saio guztiak Gaztetxean izango dira, uztaileko asteazkenetan (20:00etan), eta sarrera doakoa izango da. Eguraldiak laguntzen badu, Gaztetxe kanpoko terrazan egingo dituzte kontzertuak.

Xabier Badiola bakarlari eibartarraren emanaldiaz gain, ondoko kontzertuak izango dira hurrengo asteazkenetan:
-Uztailak 9: Blues Tailerra (Deba)
-Uztailak 16: Neu bakarlaria (Urnieta)
-Uztailak 23: Gluten Bakuak laukotea (Debagoiena)