17 urtez azpiko Marokoko futbol selekzioak Omar Mariño deitu du

Berriketan 2025ko eka. 30a, 09:47

Realaren harrobiko Omar Mariño erdilari debarrak 17 urtez azpiko Marokoko selekzioarekin debutatu berri du.

Debako futbolari gazteak debuta egin du 17 urtez azpiko Marokoko selekzioarekin. Bi lagunartekotan parte hartu du ekainean: hilaren 3an 25 minutu jokatu zituen Kanadaren aurkako lehian eta hiru egun beranduago titular gisa aritu zen 60 minutuz Japoniaren aurkako neurketan.