2025/06/29 11:00 - 13:00

Lasterketa

XI. Flysch Beltza igeriketa zeharkaldia

XI. Flysch Beltza igeriketa zeharkaldia
Mutrikuko portutik, Deba

Igerilariak 11:00etan abiatuko dira Mutrikuko portutik.

Dortsalak, txanoak eta denbora neurtzeko txipak probaren egunean bertan banatuko dituzte, 08:00etatik aurrera, Debako hondartzaren ondoan horretarako prestatutako gune berezian. 

Mutrikura joateko autobus zerbitzu berezia eskainiko dute aurten ere. Lehen autobusa 09:15ean irtengo da eta azkena, berriz, 10:00etan.