Peppermint taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 28an, larunbatez, Debako Kultur Elkarteko plazatxoan. Emanaldia KulturEkin egitasmoaren baitan antolatu dute eta doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. 20:00etan hasiko da.
Genis Muñoz, Igone Murgia, Asier Llordes, Izaskun Gonzalez, Ixak Oiartzabal, Maialen Lopez, Gabi Hernandez eta Gaizka Ayastuyk osatzen dute gaur egun Peppermint. Taldeak musika estilo ezberdinak lantzen ditu eta horren erakusgarri izango da Deban aurkeztuko duten Euskal Latin Jazz Ska Project emanaldia.