Dagoeneko martxan da abuztuaren 15ean ospatuko den Umeen Eguna antolatzen ari den herritar taldea. Egun horretan, ohikoa den moduan, haurren danborrada egingo da, umeentzako beste hainbat jarduera eta emanaldirekin batera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute jada.
Izen-ematea soilik Internet bidez egin daiteke, eta horretarako azken eguna uztailaren 7a da. Interesa dutenek labur.eus/umeenegunekodanborrada2025 estekan eskuragarri dagoen formularioa bete beharko dute, adina zehaztuz eta zein postutan parte hartu nahi duten adieraziz.
Entseguak
Danborrada prestatzeko, gainera, bost entsegu egingo dituzte. Lehen saioa uztailaren 21ean izango da, 19:00etan, Ifar kaleko Luzaro eskolan. Ondorengo saioak uztailaren 28an eta abuztuaren 4an, 7an eta 11n izango dira, ordu eta leku berean.
Edozein zalantza argitzeko, helbide elektroniko honetara idatz daiteke: debakoumeeneguna@gmail.com.