Musika eskolako dantza ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo (ekainak 18) herriko kaleetan. Guztira, 40-50 lagunek parte hartu zuten euskal dantzen ikuskizunean eta herritar ugari hurbildu ziren adin guztietako ikasleek eskainitako erakustaldiaz gozatzera. Bederatzi dantza ezberdin egin zituzten jendaurrean: zinta dantza, jorrai dantza, Kaskarot, uztai txiki, arrosen balsa, borobila, Courinta dantza, fandangoa eta arin-arina.
Bestalde, taldekideek gogorarazi dute zabalik dagoela datorren ikasturterako matrikula epea Debako Musika eta Dantza Eskolan. Informazio gehiago nahi izanez gero, eskolarekin harremanetan jar daiteke musikaeskola@deba.eus helbide elektronikora mezua idatzita edo 943 19 20 16 telefonora deituta.
Argazkiak: Igor Baroja