Palestinako Mugarik Gabeko Medikuak irabazi-asmorik gabeko erakunde mediko-humanitarioari laguntzeko asmoz, Debako Liburu Solidario Taldeak azoka txiki bat egin zuen ekainaren 7an eta 8an, udaletxe azpiko arkupeetan. Taldekideen esanetan, ekimenaren helburua Palestinako herriari babesa eta elkartasuna helaraztea izan zen.
Azoka "ondo" joan zela adierazi dute antolatzaileek, eta guztira 700 euro bildu zituztela jakinarazi dute. Lortutako dirua erakunde humanitario horri emango diote, Palestinan bizi den egoera larrian laguntzeko. Taldekideak eskertuta agertu dira, eta bereziki azokan parte hartu zutenei eman dizkiete eskerrak. "Zuen eskuzabaltasuna eta elkarlana ezinbestekoak izan dira ekimen hau gauzatzeko".