Maiatzeko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2025ko mai. 29a, 10:28

Herri aldizkariaren 306. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Kalean dago Berriketan aldizkariaren maiatzeko alea. Irakurleak ondoko gaiak aurkituko ditu bertan, besteak beste: Debarren Egunak lagatako irudiekin osatutako bilduma, laugarren Euskaraldiak eman duenari buruzko albistea, abiatzear den Antzerki Astearen nondik norakoak eta egitaraua, bost urtez Ficobako azoka eta kongresuen zuzendari lanetan diharduen Maialen Gaztañaga debarrari egindako elkarrizketa, Trantsizio berderako bide grisa erreportajea (Saretzen proiektua), Debadaba Festari buruzko informazioa, Kulunkaren ikasturte amaierako jaialdiaren xehetasunak...

Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.