Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera: 6 euro.
'Hurrengo geltokia' / Karrika Antzerki Taldea (Durango)
Karrika antzerki taldeak bere opera magna izango den ikuskizunaren working progress-a aurkeztuko du. Tentuz, mimoz, astiro-astiro dabiltza lanean "jo eta fuego", beren barruak oholtza gainean azaleratzeko eta beren barneko kezkak eta desirak plazaratzeko asmotan. "Ez galdu trena! Mundiala izango da! Erraldoia!", aurreratu dute taldekideek.