DBHko ziklo bakoitzean, bi sari nagusi banatu zituzten; liburu elektroniko bat jaso zuten opari lehenengo saria irabazi zutenek eta Elkar liburu-dendan erabiltzeko 60 euroko opari txartela bigarren saria lortu zutenek.
Aurtengo deialdian 230 bat ikaslek parte hartu dute. Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu abeslariak hautatu du sariketarako gaia eta ikasleek "Ze ederra zaren duda denak galdu eta dantzan hasten zarenean” esaldia gaitzat hartuta sortu behar izan dituzte idazlanak (prosan zein poesian).
Itziar Arana, Amets Carrillo, Igor Larrañaga eta Alazne Txurruka aritu dira epaile lanetan. Haien erabakiz, lehen zikloan (DBHko 1. eta 2. maila) Leire Aizpurua gailendu da Argitan dantzan izenburuko lanarekin. Inhar Solabarrietak jaso du bigarren saria, Ze ederra zaren duda denak galdu eta dantzan hasten zarenean lanarekin.
Bigarren zikloan (DBHko 3. eta 4. maila), berriz, Janire Irureta nagusitu da Behatzak dantzan izenburuko lanarekin. Nora Txurrukak jaso du bigarren saria, Esfortzua idazlanarekin.