Urtero bezala, igandean (maiatzak 18) izan ziren ospakizun honetan bereziki esanguratsuak diren kultur jarduerak (diana, entzierroa eta sokamuturra, ezpata-dantza, erraldoien desfilea, aurreskua, erraldoien alardea...), baina aurretik ere egon zen zer ospatu.
Debarren Egunaren bezperan, esaterako, Debako gaiteroen eta Banda Gaztearen kalejirak izan ziren goizean. Arratsaldean, berriz, entzierroa gurdiekin eta sokatira jardunaldia egin zituzten. Bandaren aurtengo kalejira, bestalde, berezia izan zen. Izan ere, mailaz igotzea lortu duten Amaikak Bateko gizonezkoen nagusi mailako taldekideak izan zituzten lagun. Ondoren, hunkituta igo ziren udaletxeko balkoira, igoera herritarrekin ospatzera.