Debako Udalak jakinarazi du lurra berdintzeko lanak egingo dituztela gaur (maiatzak 6), bihar eta etzi hondartzaren ekialdean, toldoak eta udako gainerako zerbitzuak "behar bezala" jartzeko helburuz. "Lan horiei esker, lurra egokitu ahal izango da datorren udako denboraldiari begira, erabiltzaileentzat esperientzia hobea bermatzeko", azaldu du.
Horiek horrela, hondartzaren zati bat itxi egingo dute segurtasuna bermatu eta lanak aurrera eraman ahal izateko. Udalak gogorarazi bezala, "jarduera horiek beharrezkoak dira Debako hondartzan eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea eta segurtasuna mantentzeko". Bide batez, herritarren ulermena eskertu nahi izan dute.