Bihar banatuko dituzte DBHko ikasleen literatur lehiaketaren sariak

Berriketan 2025ko api. 30a, 14:16

Goizean izango da Mendata ikastetxeak eta Zuhatza elkarteak antolatutako euskarazko literatur lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldia, institutuan bertan. 

Aurtengo deialdian 230 bat ikaslek parte hartu dute. Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu abeslariak hautatu du sariketarako gaia eta ikasleek "Ze ederra zaren duda denak galdu eta dantzan hasten zarenean” esaldia gaitzat hartuta sortu behar izan dituzte idazlanak (prosan zein poesian).

Itziar Arana, Amets Carrillo, Igor Larrañaga eta Alazne Txurruka aritu dira epaile lanetan. Biharko ekitaldian ezagutaraziko dira sarituak.