Apirileko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2025ko api. 29a, 09:44

Herri aldizkariaren 305. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Euskaraldiari buruzko azken berriak eta datozen asteotarako egitaraua, maiatzean egingo diren Baso Bete Zientzia jardunaldiei buruzko informazioa, Rafael Bravo idazleari bere azken liburuaren bueltan egindako elkarrizketa, LPSari egindako azken aldaketen aurka Itziarko Auzo Udalak onartutako mozioaren nondik norakoak, Itziarren maiatzaren 3an ospatuko duten Erromeria Egunari dagokion albistea... 

Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.