Bideoklip berria kaleratu du Debrass Band taldeak

Berriketan 2025ko api. 28a, 10:40

Zartada, Debrass Band taldearen azken laneko abestiaren ikus-entzunekoa duzue honakoa. Jordi Mateuk zuzendu eta muntatu du lana.

Debrass Band talde debarrak Zartada izeneko single berria aurkeztu du; ostiralean (apirilak 25) egin zuten publiko Debako hondartzan grabatutako irudiekin osatutako ikus-entzunezkoa.

Kantua, zehazki, iazko abenduan kaleratutako Debrass Vol. 1 diskoan dago jasota; Oiartzungo Mecca Recording Studion egin dute abestiaren grabaketa eta nahasketa.

Jordi Mateu arduratu da bideoklipa zuzentzeaz, muntatzeaz eta horren gidoia idazteaz. Proiektua gauzatu ahal izateko, Maria Aizpuruaren (ekoizpena eta muntaketa), Lucia Selvaren (argazki zuzendaritza eta grafikoa) eta Mateo Sanzen (kolorearen kudeaketa) laguntza ere izan dute.