Lehenik eta behin, 11:30ean, herriko ikastetxeekin lankidetzan egiten den ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sari banaketa egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
19:00etan, berriz, Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak bultzatutako Deba 100 hitzetan lehiaketaren ekitaldi ofiziala egingo da Agirre jauregiko Ispiluen gelan. Bertan, gainera, 2024ko Hitzen Bilduma ere aurkeztuko dute, "iazko lehiaketan saritutako lanak jasotzen dituen liburuxka".