Bizikletaz Adinik Ez ekimenari esker, Eguneko Zentroko egoiliarrek bizikletaz zeharkatu dituzte herriko kaleak

Berriketan 2025ko api. 16a, 09:36

Real Sociedad fundazioarekin elkarlanean, Deban izan ziren aurreko astean Bizikletan Adinik Ez proiektuko boluntarioak.

Debako Eguneko Zentroko bost egoiliarrek Bizikletan Adinik Ez ekimenak antolatutako triziklo-ibilaldietan parte hartzeko aukera izan zuten aurreko ostegunean (apirilak 10), proiektura atxikita dagoen Real Sociedad Fundazioari esker.

11:00ak aldera jaso zituzten egoiliarrak eta, zentroko monitorearekin batera, herrian zehar buelta bat emateko aukera izan zuten. Beraiekin izan zen Nagusilaneko boluntario talde bat ere. Adierazi dutenez, Eguneko Zentrotik irten eta goiz-pasa ezberdin bat egiteko aukera izanda, egitasmoan parte hartu zutenak "pozik" agertu ziren esperientzia berriarekin.