Debako Kalean Kantuz taldeko kideak Iruñean kanta-kantari

Berriketan 2025ko api. 7a, 10:32

Iruñean Kantuz ekimenean parte hartu zuten Debako kantuzaleek larunbatean, apirilaren 5ean. "Beso zabalik hartu gaituzte eta egun ederra pasa dugu", azaldu dute.

2005eko irailean jarri zuten abian euskaraz abestea maite duen orori zuzendutako Iruñean Kantuz ekimen herrikoia eta egitasmoak indar handia hartu du azken urteotan. Horren erakusgarri dira hileko lehenengo larunbatetan egiten dituzten hitzorduak, Iruñeko auzo desberdinetako eta inguruko herrietako 300 lagunetik gora biltzen baitira euskal kantak elkarrekin abesteko.

Bertan izan ziren Debako Kalean Kantuz taldeko kideak ere larunbatean, apirilaren 5ean, eta alde zaharrean gustura ibili zirela aipatu dute. "Beso zabalik hartu gaituzte eta egun ederra pasa dugu", nabarmendu dute.