Harriak erori dira Lapari hondartzara

Berriketan 2025eko martxoaren 19a

Labarraren zati bat amildu eta harriak jausi dira hondartzara. Hona hemen irakurle batek Berriketan aldizkarira bidali dituen irudiak.

Lapari hondartzak ezohiko itxura zuen gaur (martxoak 19). Irakurle batek Pablo Sorozabal pasealekutik grabatutako irudietan ikus daitekeen bezala, labarraren zati bat amildu eta harri dezente erori dira hondartzara.