'Barneko disdira' abestia aurkeztu du Brigade Locok, 'Trilogia' bideoklip sortaren azken atala

Berriketan 2025ko ots. 6a, 10:42

Brigade Loco musika taldearen Bide baten esanahia disko berriak hiru bideoklipez osatutako istorio bat dakar bere baitan (Trilogia); gaur aurkeztu dute bideoklip sortaren azken atala, Barneko disdira.

Azken asteotan Agur eta Ateak itxi dira kantuen bideoklipak kaleratu ostean, gaur ikusi du argiaTrilogia hiru bideoklipez osatutako fikziozko istorioaren azken atalak, Barneko disdira.

Datozen egunotan Bide baten esanahia disko berriaren aurkezpen birari ekingo diote. Kontzertu birari hasiera emateko abiapuntu gisa Ingalaterra aukeratu dute brigadetarrek. Bihar (otsailak 7), kontzertua eskainiko dute Londresko New Cross Inn aretoan eta larunbatean (otsailak 8), Derbyko Forever Young festibalean izango dira.