Hotzari aurre eginez, bart iluntzean abesbatzako 24 kide kantu eskean ibili ziren kalez kale. Azaldu dutenez, urtero-urtero, hitzorduan bildutako dirua irabazi-asmorik gabeko elkarte baten jarduna babesteko erabiltzen dute. Eta aurtengo irabaziak (211,65 euro) Agifes elkartera bideratuko dituztela jakinarazi dute; 1985ean sortu zen Agifes, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonei eta beren senideei laguntza-guneak eskaintzeko helburuz.