Urtarrileko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2025ko urt. 31a, 11:42

Herri aldizkariaren 302. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Debrass Band taldeko kideei egindako elkarrizketa, Tene Mujika bekaren irabazleekin izandako solasaldia, Energia Berriztagarrien LPSaren behin-behineko bertsioaz Itziarko Auzo Udaleko ordezkariek egindako balorazioa, Deban kontzertua emango duen Petti musikariari egindako elkarrizketa, Gabon giroko ekimenek lagatako irudien bilduma, kirol albisteak...

Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.