Lander Aznal debarra kide duen musika taldeak Eten abestiaren bideoklipa aurkeztu zuen urtarrilaren hasieran, disko berriaren aurrerapen kantu gisa. Pasa den asteanTrilogia hiru bideoklipez osatutako fikziozko istorioaren lehen atala kaleratu zuen (Agur) eta gaurkoan (urtarrilak 30), aldiz, bideoklip sortaren bigarren atala plazaratu du.
Beñat Goiak zuzendu du Ateak itxi dira abestiaren bideoklipa eta gidoia Ekaitz Bertizena eta Beñat Goia berarena da. Halaber, lantaldean aritu dira beste hainbat ere, hala nola Malen Trenado (produkzio zuzendaritza), Isabel Ziganda (narrazio aholkularitza), Nahia Beroiz (arte zuzendaritza eta jantzitegia) eta Eduardo Garcia (zuzeneko soinua), besteak beste.