Goizaldeko itsasgorarekin hondartzako pasealekuraino iritsi dira olatuak

Berriketan 2025ko urt. 28a, 14:04

Iberiar penintsula zeharkatzen ari den Herminia ekaitzak irudi ikusgarriak utzi ditu gurean.

Sare sozialetan zabaldu duten bideoan ikus daitekeen bezala, urak gainezka egin du Deban ere. Goizaldean izan den itsasgoraren ondorioz, olatuen laguntzaz, hondartzako pasealekuraino iritsi da ura. Besteak beste, Nafarroa plaza Calbeton zumardiarekin lotzen duen trenbide azpiko pasabideraino heldu da.

Hurrengo itsasgora 16:00ak aldera izango da. Itsasaldeko arriskuagatik abisu horia aktibatu dute 15:00etatik 17:00etara, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du, nabigazio arriskuagatik, egun osorako.