Barretegiaren bosgarren saioa egingo dute otsailean

Berriketan 2025eko urtarrilaren 28a

Iazko hitzorduek izandako harrera ona ikusita, 2025ean ere umorezko bakarrizketa saioen hileroko dinamikarekin jarraituko dute Kultur Elkartean.

Otsailaren 21ean, ostiralez, egingo dute stand up probalekuaren bosgarren saioa, 20:00etan, eta sei umoregile ariko dira oholtzan: Gaizka Sarasua, Joxek Farra, Aimar Sorazu, Jone Bengoa, Lander Varona eta Manex Astigarraga. Sarrerak Internet bidez eros daitezke, bost euroan labur.eus/barretegiadeba5 estekan.