Urtarrilaren hasieran Eten abestiaren bideoklipa aurkeztu zuten, disko berriaren aurrerapen kantu gisa. Gaur, aldiz, Trilogia hiru bideoklipez osatutako fikziozko istorioaren lehen atala kaleratu dute: Agur.
Ikus-entzunezkoa Beñat Goiak zuzendu du eta Gaizka Sarasua eta Elena Uriz dira aktore protagonistak. Hala ere, proiektua gauzatu ahal izateko lantalde oso bat izan dute atzetik: Ekaitz Bertiz (gidoia, aktore zuzendaritza eta muntai laguntzailea), Malen Trenado (produkzio zuzendaritza), Jon Corres (aktore zuzendaritza), Nahia Beroiz (arte zuzendaritza eta jantzitegia), Isabel Ziganda (narrazio aholkularitza), Eduardo Garcia, Sandra Sota (makillajea eta ile-apainketa), Julen Urzaiz (soinua) eta Beñat Etxebarria (diseinua), besteak beste.
Taldeak iragarri duenez, hurrengo bi asteetan kaleratuko dituzte bideoklip sortaren beste bi atalak.