Urtarrilaren 30ean, ostegunez, izango da Euskaraldia antolatzeko lehenengo herri batzarra Deban, 18:00etan Agirre jauregiko Ispiluen gelan. Zabaldu berri duten bideoan iragarri dute deialdia.
Euskaraldiko sustatzaileek gogorarazi bezala, "batzordearen helburua Debako euskaltzaleak elkartzea da. Elkar ezagutzea, indarrak batzea… eta nork daki, agian luzera begira herrian eragingo duen talde egonkor bat sortzea ere bai". Horregatik, azpimarratu dute batzordea irekia dela eta "denontzako lekua" dagoela bertan. Horiek hala, taldera batzeko eta bileretan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Batzordean parte hartzeko interesa dutenek Euskaraldiaren telefonora deitu (688 87 24 89) edo deba@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatz dezakete.