Debako Kontalariek azaldu bezala, harremana dute Elgetako Kontalarien taldeko kideekin eta asteburu honetan elkartrukea egitea adostu dute. Bereziak izango dira, hortaz, bi herrietan egingo dituzten urteko lehen ipuin kontaketa saioak.
Debako Kontalarien txanda izango da lehenik: Elgetako liburutegian ariko dira gaur 18:30ean; ohartarazi dutenez, 6 urtera arteko umeek guraso batek lagunduta hartu beharko dute parte saioan. Igandean, aldiz, Elgetako kontalariak izango dira Deban. Ohi bezala, Agirre jauregiko Ispiluen gelan izango da hitzordua, 17:30ean.