25 lagunek parte hartu dute Arbil Elkarte Sozialak antolatutako azken ibilaldian

Berriketan 2025ko urt. 17a, 10:07

Atzo (urtarrilak 16) goizean egindako irteeran ondo pasatu zutela jakinarazi dute elkarte sozialeko kideek. Hona hemen haiek helarazitako irudiak.

Trenez egin zuten joan-etorria eta euria egingo zuela zirudien arren, azkenean euri pixka bat besterik ez zuela egin zehaztu dute Arbil Elkarte Sozialeko kideek. Zarautzen hasi zuten ibilaldia eta, behin Getarian, San Anton mendira edo sagu-ra igotzeko aukera izan zutela ere azaldu dute. "Ia guztiak igo ziren eta tontorretik bista zoragarriak ikusteko aukera izan zuten".

Ibilalditik bueltan eta, indarrak hartze aldera, Deban jan zuten mokadua. "Solasaldi artean, ia erabakita utzi genuen otsailean egingo den ibilaldia". Elkarteak eskerrak eman dizkie irteeran parte hartu zutenei.