Zarautz eta Getariara irteera, Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez

Berriketan 2025ko urt. 15a, 09:21

Bihar (urtarrilak 16) izango da txangoa, eta partaideek Zarautz-Getaria-Zarautz ibilbidea egingo dute.

Ibilaldia antolatu du Arbil Elkarte Sozialak bihar goizerako eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek; "mereziko du eta animatu zaitezte", nabarmendu dute. Partaideek Zarautz-Getaria-Zarautz ibilbidea egingo dute eta bi ordu eta erdi inguruko bidea izango dela aurreikusten dute. Gainera, Getariako sagu-ra joateko aukera izango dutela ere erantsi dute.

Goiz-pasa egingo dute. Tren geltokian elkartuko dira 09:40an eta 13:40an itzultzeko asmoa daukate.