Idi probak izango dira ostiral iluntzean Euskal Jolasen

Berriketan 2025ko urt. 14a, 10:24

Hitzordua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 20 euroan izango dira salgai.

2025eko Idi Probak jokatuko dira urtarrilaren 17an Euskal Jolaseko probalekuan. Debako Udalak jakinarazi bezala, 20:00etan emango diote hasiera txapelketari eta herri-kirol zaleek 20 euroan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak.

Ondoko hauek izango dira lehian: Arroako 'Etxetxo', Errezilgo 'Bixkiak', Oiartzungo 'Artola' eta Maruri-Jatabeko 'Mendipe Elkartea'. Udalaren esanetan, lehiakideek antzinako herri-kirolean duten "abilezia eta trebezia" erakutsiko dute probalekuan, "indar fisikoa zein taktikoa eskatzen duen diziplina baita".