Gaur (urtarrilak 8) goizean Lersundi kalearen zati bat itxi egin dute, Maxi taberna zegoen lekuaren parean. Haizearen eraginez, Lersundi kaleko 28. zenbakiko eraikinaren etxe-aurretik zati batzuk lurrera erori dira eta, eremuko segurtasuna bermatzeko helburuz, kalearen zati hori ixtea erabaki dute behin-behinean.
Atzo (urtarrilak 7) iluntzean hesi batzuk jarri zituzten inguru horretan, eremu txikiago batean, baina gaur goizean kalea erabat itxi dute. Udalak jakinarazi bezala, arazoari konponbidea emateko lanean ari dira uneotan eta sare bat jarriko dute segurtasuna bermatze aldera. Lanak arratsalderako amaituta izatea aurreikusten dute.
Azaroan eraikin bereko leihoetako kristalak hautsi ziren eta suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten, kalte handiagoak ekidin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahal izateko.