Eguraldi ederra lagun, jende ugari batu da Zoro Ferian

Berriketan 2025ko urt. 7a, 11:27

Ohiturari jarraituz, urtarrileko lehen larunbatean (urtarrilak 4) Zoro Feria edo Urte Berriko Azoka egin zuten Deban. Goiz-goizetik gerturatu zen jendea postuak ikustera.

Eguraldia lagun, jende asko ibili zen Foruen Plazan eta inguruko kaleetan jarri zituzten postuetan kuxkuxeatzen zein erosketak egiten. Azokaren giroa osatzeko, ganadu erakusketa eta artisautza postuak ere egon ziren ikusgai kioskoaren bueltan.

13:30ak arte luzatu zen egitaraua eta, tarte horretan, herriko musika talde ezberdinak kaleak girotzen aritu ziten. Dantzariek, bestalde, erakustaldia ere egin zuten Aldats pilotalekuan.

Guztia borobiltzeko, fruta, barazki, ezti eta gazta sariketako sariak banatu zituzten. Hona hemen saridunen zerrenda:

  • FRUTAK
    • Lehen saria (350 euro): Urtza Sarrionandia - Iodi Berri Goikoa Bekoa baserria (Igorre).
    • Bigarren saria (300 euro): Jose Antonio Elosegi - Oñatibitxiki (Gabiria).
    • Hirugarren saria: Hutsik.
    • Laugarren saria: Hutsik.
  • BARAZKIAK
    • Lehen saria (350 euro): Carmen Etxeberria - Etxague azpikoa (Bergara).
    • Bigarren saria (300 euro): Ezozi Etxeberria - Arizaga (Soraluze).
    • Hirugarren saria (250 euro): Jose Lonbide - San Pelayo (Ermua).
    • Laugarren saria (200 euro) : Mallabiko Agerre baserriko Maider Uriarte eta Arantxa Zubia.
    • Posturik onena (150 euro): Ezozi Etxeberria - Arizaga (Soraluze).
  • EZTI LEHIAKETA
    • Lehen saria (200 euro): Carmen Etxebarria - Bergara.
    • Bigarren saria (150 euro): David Manso - Arrasate.
    • Hirugarren saria (130 euro): Iñaki Kortabarria - Eskoriatza.
  • GAZTA LEHIAKETA
    • Lehen saria (350 euro): La Leze - Araba.
    • Bigarren saria (300 euro): Aizpea gaztandegia.
    • Hirugarren saria (250 euro): Mausitxa elkartea - Elgoibar.
    • Saritu gabeko eskualdeko gaztarik onena (150 euro): Goienetxe gaztandegia - Mutriku.