Afedegi Gipuzkoako Federazioen Elkarteak Irene Sarrionandia saritu du aurten, bere kirol ibilbideari aitortza eginez. Mendi korrikalariak hunkituta jaso zuen oroigarria Koldo Sansienea Gipuzkoako Mendi Federazioko presidentearen eskutik. "Ez nuen sekula pentsatuko halako sari bat irabaziko nuenik", aitortu du.