Omenaldia egin diete herriko odol emaile handiei

Berriketan 2025ko urt. 2a, 09:49

Debako Odol Emaileen Elkarteak urteroko aitortza ekitaldia egin zuen joan den abenduaren 1ean, odol-emate kopuru handiak egin dituzten herritarren "ezinbesteko lana eta konpromisoa" eskertzeko.

 Jakinarazi dutenez, Agirre jauregian egindako ekitaldian bost emaile handi omendu zituzten, hainbat urtetan odola emanez elkartasuna adierazteagatik.

Iñigo Aizpuruak eta Andima Egañak zilarrezko intsignia jaso zuten (25 odol ateraldi egiteagatik), Oihana Saezi eta Matilde Sotori urrezko intsignia eman zieten (40 ateraldi egiteagatik) eta Angel Amilletari, berriz, Emaile Bikainaren diploma eman zioten elkarteko kideek, odola 75 aldiz emateagatik.