Abenduko 'Berriketan' aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2024ko abe. 20a, 09:00

Herri aldizkariaren 301. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atari digitalean. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Haitz-Haundi Elkarte Artistikoko Miren Esnali eta Isidor Lamarianori Gabonetako erakusketaren harira egindako elkarrizketa, Euskeraz Bagera zikloaren baitako ekimenek lagatako irudiekin osatutako bilduma, Euskararen Plan Estrategikoaren aurkezpena, Altxa Burua Deba-Itziar taldearen kolaborazioa, Debabarreneko Komunikazio Taldeak (DKT) Jasone Osoro idazleari eta Zaloa Urain musikariari egindako Harian elkarrizketa, 2024. urteko albiste nagusiekin osatutako urtekaria…

Bestelako eduki batzuk, gutunak eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 36 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.