Debako Udalak gastronomia eta kulturartekotasuna uztartzen dituen tailer bat antolatu du ostegunerako (abenduak 19). Gau-Txori elkarte gastronomikoan izango da saioa, 18:30etik 21:00etara, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, "giro atseginean, kultura desberdinen arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea sustatzea" da helburu nagusia.
Iragarri dutenez, parte-hartzaileek kultura ezberdinetako errezetak prestatuko dituzte, beste herrialde batzuetako ohiturak eta zaporeak ezagutzeko. "Hainbat kulturatako sukaldaritza ezagutzeko eta elkarrekin esperientziak partekatzeko aukera izango da bertan".
Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Interesa dutenek Debako Gizarte Zerbitzuetako 943 19 29 33 telefono zenbakira deitu dezakete.