Kultur Elkarteko aretoan goxo, Idoia Asurmendiren kontzertuan

Berriketan 2024ko abe. 16a, 10:39

Kultur Elkarteko aretoa goraino bete zuen Idoia Asurmendik pasa den ostiralean, abenduaren 13an, KulturEkin programazioaren baitan antolatutako emanaldian. Artista aramaioarra bakarka aritu zen agertokian, gitarra eta teklatua lagun.

Talde osoaren babesarekin aritu ordez, "aspaldiko partez" bakarkako formatuan "oso gustura" aritu zen artista aramaioarra. Saioa 20:00etan hasi zen eta ordubete pasatxo iraun zuen. Teklatua eta gitarra uztartuz, bere bi diskoen errepasoa egin zuen. Ekitaldiak izan zuen "harrera beroa" ikusita, antolatzaileak "pozik eta eskertuta" daude. Era berean, datozen asteotan 2025eko KulturEkin programazioaren emanaldien berri emango dutela iragarri dute.