Egitarau betea, euskara ardatz hartuta

Berriketan 2024ko abe. 18a, 09:54

Azaroaren 17an abiatu eta abenduaren 15ean amaitu zen Euskeraz Bagera, Zuhatza Euskara Elkarteak, Debako Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatutako zikloa. Euskararen Egunaren bueltan prestatutako egitaraua izanik, ospakizunek eta aldarrikapenek bat egin zuten, beste behin ere, herrian antolatutako aisialdi jardueretan. Adin guztietako herritarrei zuzendutako liburu aurkezpenak, umorezko bakarrizketak, kontzertuak, ipuin kontaketa saioak, antzerkia, kalejirak, zinema proiekzioak... izan dira aukeran, laugarrenez. Zenbait ekitalditan ateratako argazki batzuk jaso ditugu bilduma honetan.