Lidia Insausti, Lide Hernando eta Noa Egiguren abeslariek osaturiko Ispirit gospel eta soul taldeak bertako zein nazioarteko musika piezak uztartzen dituen Let It Be kontzertua emango du Deban. Besteak beste, Rivers of Babylon, Bridge Over Troubled Water, Didn’t It Rain eta A Whiter Shade of Pale piezak interpretatuko dituzte emanaldian.
Hitzordua larunbatean (abenduak 14) izango da, 20:00etan, Santa Maria elizan. Sarrera doakoa izango da.