BABESTUTAKO EDUKIA

Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoan

Berriketan 2024ko abe. 11a, 08:30

Egutegiko argazkien egileak. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Hilaren 12an, ostiralean, izango dira Deban egutegien banaketa egiten, 17:30etik 18:30era.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu datozen egunetan Gipuzkoa osoan, herri guztietara gerturatuta. Hamahiru argazkik osatzen dute guztira egutegia –hilabete bakoitzean bana eta azala–, eta "bisualki oso erakargarria ez ezik, Gipuzkoaren nortasunaren isla" ere badela azpimarratu Jose Luis Garcia de Madinabeitiak, Gipuzkoako Argazki Elkarteko epaimahaiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatu dute aurtengo lehiaketa fotografikoa, Gipuzkoa 1.000 urte lelopean. 272 parte-hartzailek hartu dute parte, "Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatuz", eta "emaitza harrigarria eta oso anitza" izan dela adierazi du Irune Berasalucek, Gipuzkoako foru bozeramaileak.

Jose Angel Amuchasteguiren "argazki koloretsu ikusgarria" da, hain zuzen ere, aurtengo irabazlea, eta 1.000 euroko saria jaso du. Arantzazuko santutegiko kriptara jaisteko eskaileraren beiratearen argi eta koloreen jolasa islatzen du argazkiak, "Gipuzkoako ondare kulturala erakutsiz". Gainontzeko hamabi irabazleek, berriz, 250 euroko sariak jaso dituzte.


Egutegien banaketa

Hilaren 12an, ostiralean, arituko dira egutegiak banatzen: 17:30etik 18:30era bitartean izango da Foruen plazan.