Itoiz musika taldeari buruzko ikus-entzunezkoa zazpi urteko lanaren emaitza da, eta azaroaren 11n ikusi ahal izan zen primizian, Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren Sail Ofizialaren baitan. Zinebik, gainera, estreinaldia Xixongo FICXeko Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin partekatu zuen.
Doxa ekoiztetxeak ondutako lanak 100 minutuko iraupena du eta ziurrenik 2025eko urtarrilaren bukaeran iritsiko da areto komer-tzialetara. Juan Carlos Perez protagonista dela, musikariek 1978tik 1987ra Indar Trabes taldetik Itoizeraino egin zuten bidaia errepasatzen du, fikziozko pasarteak tartekatuz.