Abenduaren 24an, eguerdian, Olentzero eta Mari Domingi izango ditugu berriz ere bisitan herrian, eta haiei egunean bertan harrera egiteko eta urteroko ekimen herrikoia prestatzeko laguntzaileak behar ditugu.
Azaroan lehenengo batzarra egin ondoren, lantaldeak laster egingo du bigarren bilera bat, antolaketa lanei ekiteko. Taldea irekia da eta, hortaz, laguntzeko prest zaudeten herritar guztiak zaudete bertan parte hartzera gonbidatuta. Denok izango zarete ongi etorriak, bai norbanako eta bai talde gisa, eta benetan eskertuko genuke zuen parte-hartzea.
Hurrengo bileren deialdiak berriketan.eus atarian iragarriko ditugu. Bestalde, antolakuntza lanetan gabiltzan boluntarioen Whatsapp taldea ere badugu, eta nahi duenak taldera batzeko aukera dauka, labur.eus/debaolentzero estekaren bitartez.