Euskal Herriko herri gehientsuenetan bezala, tokian tokiko talde feministek herritarrak kaleak hartzera deitu dituzte indarkeria matxistari aurre egin eta feminismoa oinarri duten neurriak eskatzeko.
Testuinguru horretan, Itziarko Erasoen Aurkako Taldeak 18:00etan batzeko deia egin du. Indarkeria matxista salatzeko manifestazioa egingo dute, Zabalsoro frontoitik abiatuta. Debako kaleak ere morez jantziko dira, izan ere, DIT Feministak elkarretaratzea deitu Ez bazara konponbidea, arazoa zara lelopean; aldarrikapen mobilizazioa Foruen Plazan izango da, 19:00etan hasita.
6.513 salaketa
Indarkeria matxistak "albiste lazgarria" izaten jarraitzen duela gogorarazi du Emakundek eta, azpimarratu duenez, ezin da ahaztu gaur egun zein testuingurutan bizi garen. Datu batzuk mahai gainean jartze aldera, jakinarazi du 6.513 salaketa erregistratu zirela iaz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.